jueves, 7 de mayo de 2015

Web-orri bat eraikitzen (2)

Sarrera honetan web orri bat sarera nola igotzen den erakutsiko dizuet.
Web orria bukatu ondoren igotzea da azken pausoa. Hemen duzue web orria hasteko egin nuen sarrera txiki bat.
Web orria igotzeko dominio, subdominio edo hosting bat behar da. Hau lortzeko guk hostinger erabili dugu. Hemen duzue web-orriaren linka.
Web orrian kontu bat sortu ondoren, “nuevo hosting” agertzen den tokian klik egin eta, hor agertzen diren pausoak jarraituz, hosting bat sortu.
Orain filezilla deituriko programa deskargatu behar da. Hau da deskargatzeko web-orri ofiziala. Programa deskargatu ondoren, zabaldu eta leiho hau agertuko zaizue:
“Conexión rápida” agertzen den lerroan datuak bete behar dira. Servidor jartzen duen lekuan web orriaren ftp helbidea jarri. Bigarrenean, usuarioa eta, azkenean, zure web-orriari jarri diozun pasahitza. Portua ere jarri daiteke baina ez da derrigorrezkoa. Hau guztia hostingaren "detalles" atalean agertzen da:

Dena ondo eginda badago, sebidorera konektatuko da eta egin behar duzuen bakarra da web orriaren artxiboak bilatu beheko eskerreko laukian eta beste aldera mugitu.
Orain web orria zabaldu daiteke ordenagailu guztietatik helbidea jarriz.

Hona hemen gure web orria zuek ikusteko adibide moduan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada