martes, 24 de marzo de 2015

Web-orri bat eraikitzen

Lehenago irakurri duzuenez, web orri bat egiten ari gara nire gelakide batzuk eta ni. Ia-ia aurkezteko moduan dago eta bururatu zait zuei azaltzea nola egin dugun.


Web orria egiteko kompozer deituriko programa erabili duzu eta hori erabiltzen erakutsiko dizuet; hala ere, beste programa batzuk ere badaude web-orriak egiteko. Adibidez: Dreamweaver.
Hasteko kompozer programa jaitsita izan behar dugu. Honela ez bada hemen jaitsi ahal duzue dohainik.


Orain, bakarrik edo zure taldearekin, pentsatu zeri buruz nahi duzuen zuen web-orria izatea (kirolei buruzkoa, azken berriak, liburuen kritikak…) eta baita ere zein eskema jarraituko duen; hau da, non dauden botoiak, non testua, zein beste atal izango ditu (Argazkiak, bideoak…).


Taldean bazaudete, lana banatu bakoitza atal bat burutzeko.


Lana banatuta eta dena adostuta dagoenean, hasi web-orriaren atalak osatzen informazioarekin. Informazioa era erraz batean antolatzeko, hoberena da tabla bat erabiltzea. Honetarako, goihan dagoen “Insertar” agertzen den lekuan klikatu eta segituan “Tabla” jartzen duen lekuan. Sortutako tablaren barrualdean idatzi edo argazkiak eta bideoak txertatu dezakezue. Web orrian ez baduzue nahi ikustea hau da egin behar duzuena:


Lehenengo, bi aldiz jarraian tablan klikatu. Honela, lehio hau aterako zaizue:
Tabla 1.JPG

Orain, tabla jartzen duen  lekuan sakatu eta, agertzen zaizuen leihoan, borde, espaciado eta relleno ataletan 0 jarri honela geratu arte:
Tabla 2.JPG
Aceptar botoia sakatu eta ikusiko duzue bordea gorri jarri dela. Zuek ikusi ahal duzue, baina, web-orria igotzerakoan, ez dira ikusiko.

Hurrengo sarreran informazio eta aholku gehiago izango dituzue gure web-orri berriarekin batera. Galderarenbat sortarazten bazaizue komentarioetan jarri hurrengoan erantzuten saiatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada